BERDINEN ARTEKO TRATU TXARREN AURREAN
JARDUTEKO PLANA
1. SARRERA
ZER DA BULLINGA?:
Bullinga da behin eta berriz, ikaskide batek edo talde batek, ikaskide bati eragitea, irainak, gizarte bazterkeria, larderia psikologikoa eta/edo oldarkortasun fisikoa.Gertakizun horrek guztiak biktimizaziora eraman dezake egoeraren pairatzailea.
Bi eratara edo biak batera gerta daitezke:
- 1. Menderatzaile-menderatu erlazioa dago; erlazio horretan bat erasotzailea da beti, eta bestea, ordea, biktima.
- Erasoak denbora luzez eta behin eta berriz gertatzen dira.
ZER EGOERA EZ DA BULLINGTZAT HARTZEN?:
Ekintza oldarkor guztiak edo indarkeriazkoak ez dira bullinga; besteak beste: eskolako ohiko jarreretan gertatzen diren berdinen arteko borrokak, lagun-aldaketak eta hausturak, eskolako materialaren eta altzarien aurkako indarkeriazko jarrerak, diziplina eza, gela barruko eta kanpoko aztoramena etab. ez ditugu bullingtzat hartuko.
|
JAZARPEN FISIKOA |
PSIKOLOGIKOA |
HITZEZKO JAZARPENA |
GIZARTE JAZARPENA |
|
Jotzea, bultza egitea, heltzea, besteen gauzak puskatzea, lapurtzea etab.
|
Irainak eta xantaiak egitea, zurrumurruak zabaltzea, barregarri uztea etab. |
Irainak, mehatxuak, keinu lizunak egitea, ezizen mingarriak jartzea etab. |
Etengabeko bazterkeria, alde batera uztea, bakartzea etab. |
BULLINGA EDO JAZARPEN JARRERA MOTAK
ZERGATIK ESKU HARTU BEHAR DEN
BIKTIMA |
ERASOTZAILEA |
LEKUKO ISILA |
HEZKUNTZA SISTEMA |
Zalantzarik gabe kaltetuena da. Besteak beste, sintoma hauek guztiak pairatzeko arriskua du: antsietatea, eskola porrota, fobiak, autokontzeptu eta autoestimu baxua, arrisku fisikoa, eta kasurik okerrenean, bere buruaz beste egiteko pentsamenduak ere izan ditzake. |
Erasotzaileak, erlazionatzeko sistema gisa ikasten du menderatzaile-menderatu harremana, eta erlazionatzeko modu hori bera sartzen den taldeetan orokortu egiten du. Zenbait kasutan delituzko jarreretara hurbiltzen da. |
Irits liteke erasotzailearen jarrera legitimizatzera, bidegabekeriarekin ez sentsibilizatzera iritsi baita. Izan ere, barneratua du gizartean indartsuenaren legeak agintzen duela. |
Jazarpen egoeran esku hartzen ez badu, pertsonen arteko erlazio eredu desegoki bat onartzen du, eta aldi berean balore eskala desegoki bat transmititzen du. Horrela, hezkuntza funtzioa alde batera uzten du. |
2. KLAUSTRO MAILAKO LAN ILDOAK
2.1. PROTOKOLO TALDEA definitu. Hauek dira partaideak:
Zuzendaria, ikasketa burua, kontsultorea, eskolako bitartekaria eta inplikatutako tutorea.
2.2. IKASTETXEAN ARGI GERATU BEHARREKOAK
Ø Konfidentzialtasuna egongo da, inplikatutako irakaslearen eta protokolo taldearen artean.
ØIkastetxera etortzen diren susmo eta kezka guztiak jaso, eta kontuan hartu behar dira beti.
ØFamiliari arazoa konpontzeko kolaborazioa eskatu, eta aldi berean laguntza eskainiko zaio.
ØTaldeko bileretan familiei aholkatuko zaie bere kasa arazoa konpontzen ez hastea.
ØBerritzeguneak, aholkulari erreferentearen bidez, laguntza eskainiko du.
2.3. PREBENTZIO PLANA EGIN EDO BERRIKUSI
Ikastetxeko Bizikidetza Plana osatu eta aurrera eramango da.
•3. PROTOKOLO TALDEKO LAN ILDOAK
3.1. DIAGNOSTIKOA.
* Biktimarekin elkarrizketa egingo da; lasaitzeko, enpatia eta hurbiltasuna adierazteko, eta hurrengo pausoak zeintzuk izango diren adierazteko.
* Ikuskaritzaren protokoloa beteko da.
* Informazioa osatuko dugu. Galdekizuna pasatuko dugu; eta aldez aurretik egokitu eta erraztu beharreko galderak moldatuta izango ditugu.
Hauei guztiei egingo zaie:
- Erasotutako ikasle/ikasleak
- Ikasle erasotzailea/erasotzaileak
- Familia
- Gelako tutore eta irakasleak
- Beste batzuk: beste ikaskideak etab.
* Berdinen arteko tratu txarren ZANTZURIK dagoen antzeman da. Zer tratu txar mota den ikusi eta haren larritasuna zehaztu da.
* Kasuaren larritasunak horrela eskatzen badu, hezkuntza ikuskaritzari jakinaraziko zaio.
•3.2. EKINTZA PLANA
Arazoa sortu den gelan edo eta gatazkarekin harremana izan duten guztiekin, honako NEURRI hauek hartuko dira:
* Biolentzia, bazterketa etab. bertan behera uzteko urgentziazko neurriak hartu.
* Erasotzaileei ez errua leporatu, baina egoera horretan sortutako kalte-erantzukizuna bereganatzen lagundu.
* Biktima eta erasotzailearen artean ezartzen den nagusitasun-menpekotasunaren harremana hautsi.
* Ikasleen artean laguntzarako sarea sortu.
* Egoerari aurre egiteko, inplikatuen konpromezu batzuk lortu, jarrera eta jokabide batzuekiko aldaketak sustatzeko.
* Gizarte-trebetasunak landu.
* Familiekin etengabeko lankidetzan jardun.
* kasua luzez jarraitu.
•3.3. ESKU HARTZEA
Ø Biktimarekiko esku hartzea.
- Besteen aurrean ez agerian jarri, eta arrisku egoeretan ez jarri.
- Jazarpeneko egoera gelan, guztien aurrean, ez tratatu; ikasleak bere burua aipatutzat ikusita, lotsa eta iraina ez sentitzeko.
- Ahal den guztietan biktima babestu; hartarako, irakaslearen zaintza areagotu honako leku eta une hauetan: atsedenaldi, jolastoki, komun, aldagela eta ikastetxeko sarrera-irteeretan etab., eta baita jangelan ere.
ØErasotzailearekiko esku hartzea
- Ziurtatu erasotzaileak behar duen laguntza jasotzen duela. Kontuan izan behar da erasotzaileak hainbat arrazoirengatik izan dezakeela jarrera hori; ez duelako bere berdinekin jarduteko gizarte gaitasun egokirik, besteak beste; ikasi duelako pertsonen arteko erlazioa menderatzaile- menderatu eskemetan oinarritzen dela, etab.
- Erasotzailearekin bakarkako elkarrizketak eduki, egoera eta honek eragindako ondorioak aztertzeko, eta aldaketa eragingo duten erabakiak hartzen laguntzeko.
- Aldaketa
- Oso argi definitu onartzen ez diren jarrerak, eta onartzen diren jarreretan mugak ezarri.
- Erasoa jasan duen haurra nola sentitzen den ulertarazi erasotzaileari (enpatia).
- Gizarte gaitasuneko entrenamendu intentsibo-programa garatu. Gainerakoekin erlazionatzen lagundu, taldearen eta inguruaren parte sentituz, eta dagozkion erantzukizunak bere gain hartuz.
ØLekukoekiko esku hartzea
- Salatu behar diren larderiazko eta jazarpenezko jarrerak argi definitu.
- Jarrera horiek taldekide guztiaengan dituzten ondorioak aztertu.
- Argi definitu lekukoek egoera horietan duten funtzioa.
- Justiziaren aurrean solidarioa izatearen eta salataria izatearen arteko desberdintasuna irakastea.
- Enpatia emozionala garatu besteen lekuan jarrita.
- Lekukoei laguntza eskatzen irakatsi; salatari deitzeko edo haiek biktima bihurtzeko beldurra gainditzen irakatsi, alegia.
- Ikastetxean dauden aukera eta baliabideei buruz informatu.
- Larderia-egoerak salatzeko konfidentzialtasuna bermatu: telefono-laguna, iradokizunen postontzia, gatazkak konpontzeko batzordea etab.
ØGelako taldean esku hartzea
- Ikasleei jakinarazi ez dela inolako erasorik onartuko.
- Sentimenduak espresatzen irakatsi.
- Tutoretzako jarduerak martxan jarri.
- Ikasleen artean lagunarte-, eta solidaritate- jokabideak sustatu.
Ø Familiekiko esku hartzea
Erasoan inplikatutako familia guztien lankidetza eskatu, bakarkako- eta adostasunik gabeko ekimenak sor ez daitezen.
- Bakarkako bilera egitea inplikatutako familia bakoitzarekin, egoeraren eta ikastetxeak hartutako neurrien berri emateko. Errudunak bilatzea saihestu eta konpromisoa lortzen saiatu.
Ez da gomendatzen gai horiek gurasoen bilera orokorretan jorratzea.
Klaustroak 07.04.23 onartua



