|
0.- AURKIBIDEA |
|
1.- AURKEZPENA. 1.1.- Ikastetxearen deskribapen fisikoa eta aipamen historikoa |
|
2.- IKASTETXEAREN PLAN ESTRATEGIKOA |
|
3.- IKASTETXEKO ELKARBIZITZA PLANA |
|
4.- KUDEAKETA SISTEMAREN IRISMENA. ESKEINITAKO ZERBITZUEN DESKRIBAPENA |
|
5-KUDEAKETA SISTEMAREN PROZESUAK |
|
6.- IKASTETXEKO HEZIKETA PROIEKTUETARAKO IRIZPIDE ETA ALDERDI OROKORRAK. 6.1.- Hizkuntza erabiltzeko irizpideak 6.2.- Ebaluazio prozesuko alderdi orokorrak 6.3.- Tutoretza eta aniztasuna trataerarako neurriak. |
7.- IKASTETXEAREN KONPROMEZUAK
1.- AURKEZPENA
|
1.1.- Ikastetxearen deskribapen fisikoa eta aipamen historikoa. |
AITA IPARRAGIRRE HERRI ESKOLA, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpe dagoen eskola publikoa da; berau, 1980.ean sortua dugu.
Esan dezakegu, Herri Eskolaren abiapuntua trantsizio garaiko berrantolaketa politikoan eta sozialean kokatu behar dela eta hiru ardatz nagusi ditu: aldaketarako baldintza politiko eta sozial egokiak; bi ikastetxeek, ikastolak eta eskola nazionalak, beharrizanei eta arazo komunei aurre egiteko premia ; eta herriko talde baten lana eta ekimena. Beraz, Aita Iparragirre herri Eskolaren sorrera, aurretik zeuden bi ikastetxeen bateratzearen ondorioa da: Garikano Goñi Eskola nazionala eta Zigor ikastola.
Eskolako ikasleen Guraso Elkartearen eratze ofiziala 1985eko apirilaren 19an izan zen. Dena den, lehenagotik ere modu informalean funtzionatzen zuen guraso elkarteak. 1980tik guraso talde batek eskolaren baitan zegozkion gaiak lantzen zituen nahiz eta elkarteak ofizialtasunik ez izan.
Aita Iparragirre Herri Eskola, Goierri bailarako Idiazabal herrian kokatzen da, herriko eskola bakarra eta euskalduna da, bi eraikinetan banatuta dagoelarik:
- - Eraikuntza nagusia: 1978an eraiki zen eta 2006.urtean, zati bat erantsi zitzaion, jangela, lau ikasgela, igogailua eta beste sarrera bat.
Bertan daude, besteak beste: Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko ikasgelak, Lehen hezkuntzako ikasgelak, Zuzendaritza bulegoa, Psikomotrizitate gela, Informatika gela, liburutegia Jangela...
- - Ondoko solairu bakarreko eraikuntza: Bertan, Haur Hezkuntzako 2 urteko ikasgelak kokatzen dira
Bestalde, Interneten zintzilikaturik dugu gure WEB orria, http://www.aitaiparragire.net; bertan biltzen da eskolari buruzko informazioa eta bere eginkizuna ikastetxearen leiho izatea da, eskola gizarte osoari zabaltzea.
Ikastetxe barneko informazioa kudeatzeko INTRANETa dugu antolatua. Tresna honen bidez ikastetxearen kudeaketarako informazioa biltzeaz gain, zikloek eta irakasle bakoitzak euren lanerako karpetak dituzte.
|
2.- IKASTETXEAREN PLAN ESTRATEGIKOA |
|
2.1.- Ikastetxearen zeregina |
Aita Iparragirre Herri Eskolako ZEREGINA, pertsona aktibo, zoriontsu eta konpetenteak garatzeko, eskolak lantzen dituen proiektuetan inplikatzen den ikas komunitatea izatea da.
Ikas Komunitate osoaren ilusioa eta konpromisoa abiapuntuz hartuta, egungo egoerari erantzuna ematen dion Herri Eskola gara. Nortasun propioa izanik (Publikoa, Euskalduna eta Herrikoia) eredua eta erreferentea den eskola.
|
2.2.- Helburuak lortzeko lan-ildo estrategikoak |
Plan estrategikoa gauzatzeko honako lan-ildoak garatuko dira:
1. Aniztasuna errespetatu, bakoitzaren gaitasun eta trebetasunetatik abiatu eta bultzatuz, norbanakoaren garapen maila gorena lortzeko.
2. Eskola innobatzailea izanik, proiektu berriak gogotsu garatuz eta praktikan jarriz, etengabeko hobekuntza bermatzea.
3. Bizikidetza eta elkar laguntza ardatz harturik, edozein gatazka gainditzeko modu eta bide egokiak lantzen jarraitzea.
4. Ikas komunitateak arduraz lan egiteko eta heziketa koherente bat bermatzeko etengabeko prestakuntza bideratzea.
5. Eskola irekia eta partehartzailea izan dadin, foro desberdinetan elkarlana sustatzea eta garatzea, denekin harreman baikorrak izanez.
6. Gure eskolako metodologia eraikitzailea eta aktiboa izan dadin, Ikas Komunitate osoaren kooperazioa eta elkarreragina bultzatzea
7. Ikas Komunitateak ahalik eta jarrera ekologikoenek bereganatzeko, Agenda 21ean oinarritutako Ingurumen Hezkuntza garatzen jarraitzea.
|
2.3.- Ikastetxearen baloreak |
1. Euskara eta euskal kulturaren aurrerakuntza bultzatzen duen erakundea gara eta ingurune eleanitz eta kulturanitza integratzen duena.
2. Ikaslea da bere osotasunean gure hezkuntza prozesuaren funtsezko helburua. Bakoitza bere beharrizanen arabera atendituz, euren gaitasunen hazkundearen bitartez maila akademikorik onena lor dezaten, elkartasunean, errespetuan, tolerantzian, arduran, zentzu kritikoan eta gizarte parte hartze aktiboan heziz.3. Erakunde pluralista, irekia, inklusiboa, hezkidetzagilea, ez diskriminatzailea eta balore demokratikoen bultzatzailea gara.
4. Estamentu guztien -guraso, ikasle, irakasle, ez-irakasle- partaidetza aktiboa eragile izango da gure funtzionamenduan. Elkarlana eta norberaren askatasuna bultzatzen ditu, kideen arteko errespetuari lotuta.
5. Talde-lana eta herriko foro ezberdinen lankidetza izango dira gure ekintzaren ardatz.
6. Etengabeko hobekuntzan oinarritutako berrikuntza pedagogikoa izango da gure eskolako zutarri.
|
2.4.- Ikastetxea etorkizunari begira |
|
3.- IKASTETXEKO ELKARBIZITZA PLANA |
Gure ikastetxean Bizikidetza positiboari ematen diogun zentzua honako hau da: bi edo pertsona gehiagoen arteko bizitza, non ematen den: errespetua, elkarrekiko konfiantza, baloreak (pentsamendu, sentimendu,...) konpartitzea, askatasunez jokatzea, indarkeria baztertzea, berdintasun eta parekotasuna, enpatia, komunikatzeko trebetasunak, gatazkak modu egokian konpontzea, taldeko partaide sentitzea, partaidetza, lasaitasunez hitz egiteko giroa, eroso sentitu, gertutasuna, aurre iritziak baztertzea, elkarlanaren garrantzia (kooperazioa), ...
Hori dela eta, kontsideratzen dugu harremanak beti zailak izango direla, halere, aurreko guztia emango balitz, elkarbizitzen ari diren pertsonen asebetetze maila askoz hobea litzateke (satisfactorio).
Arauak bizikidetza on bat ahalbideratuko duten tresna edo baliabideak dira. Denon artean (inplikatutako pertsonak) landu eta adostuak izan behar dira, malguak, ... Diziplina positiboaren ildotik lan egiten ari gara; hau da, arauen kontsentsuatzeari, lanketari, barneratze prozesuari, autoregulazio eta gelako regulazioari, ondorio hezitzaileei, e.a. garrantzi berezi bat ematen zaio. Hau guztia aurrera eraman ahal izateko hiru elementu azpimarratzen ditugu:
Errespetua.
Erlazio pertsonalak.
Komunikazioa (elkarrizketa, entzumen aktiboa, enpatia,...).
Ikastetxe honetan gatazkak naturalak, ezinbestekoak eta beharrezkoak kontsideratzen dira taldeko partaideak desberdinak garen momentutik. Hori dela eta, gatazken eraldaketa edo ebazpen positibioa bermatzen dugu irabazi-irabazi jarrera sendotuz.
Gatazken ebazpenerako lankidetza prozesua negoziatzeko modu informala da, non gatazka duten bi (edo gehiago) pertsonek elkarren artean dituzten desberdintasunak adierazten eta konpontzen saiatzen baitira. Prozesua eragingarria izan dadin, pertsona biek lankidetzarako eta elkarrekin lan egiteko asmoa izan behar dute.
Gatazkei aurre egiteko modu hau barneratzea prozesu luzea da eta bertan eskola komunitate osoa inplikaturik gaude. Horregatik, agente guztien (familiak, ikasleak, irakasleak,) partehartze eta formazioari ere garrantzi berezia ematen diogu.
Ildo honetatik Elkarbizitzaren Behatokia gure organigramaren osagai garrantzitsu bat da.Gure ikastetxeko elkarbizitza hobetzea da bere helburu nagusia, lehen aipatu dugun bezala eskola komunitatea osatzen dugun guztion partaidetza bermatuz.
Batzuetan, dena den, gerta daiteke berdinen arteko tratu txarrak ematea. Honelako egoera bat emango balitz, gure ikastetxeak jarduteko plana zein izango den definituta dauka ("Berdinen arteko tratu txarren aurrean jarduteko plana").
Elkarbizitza plan orokor hau, Urteko Elkarbizitza Planean zehazten dugu.
|
4.- KUDEAKETA SISTEMAREN IRISMENA. ESKEINITAKO ZERBITZUEN DESKRIBAPENA. |
|
4.1.- Irismena |
Hasierako hezkuntza-etapetako heziketa:
- - Haur Hezkuntza : HH2, HH 3, HH 4 eta HH 5.
- - Lehen Hezkuntza (LH): 1, 2, 3, 4, 5 eta 6 mailak
|
4.2.- Hezkuntza Eskaintza |
Gure eskolak, Hezkuntza Eskaintza hau du, besteak beste, gaur egun:
a. Haur hezkuntza 2-6 urte bitarteko etapa
Haurra da gure hezkuntza ibilbidearen protagonista bakarra. Prozesu indibidualak errespetatuz garapen integral eta orekatua bultzatzea da gure xede nagusia. Komunikazio bide egokiak eraiki eta gurasoen partehartze zuzena bideratzea da helburua.
Beharrezkoak diren balioen heziketan lehenengo urratsak ematen hasi eta elkarbizitza osasuntsua bultzatzen dugu, gaur egungo etapatik abiatuta etorkizunera begira.
b. Lehen hezkuntza 6-12 urte bitarteko etapa
Pertsona modura garapen integrala lortzea da xedea. Komunikazio bide egokiak eraiki eta gurasoen partehartze zuzena bideratzea da helburua. Gizartean bizitzeko eta planteatzen zaizkion arazoei aurre egiteko baliabideak aurkitzen lagunduko diogu. Aldi honetan, umeak logika eta arrazonamendua garatzen ditu, ingurua behatzen eta ezagutzen du, eta ulermen nahiz espresiorako tresnak eskuratzen ditu.
d. Hizkuntza
Euskara oinarri hartuta, beste hizkuntza eta kulturetara zabalik egotea ahalbideratzen dugu:
D hizkuntza eredua.
Ingelesa, 4 urtetatik hasita.
Gaztelania, 4 urtetik aurrera.
e. Aholkularitza eta laguntza zerbitzua:
Tutore eta irakasleekin batera, ikasleek garapen ebolutibo orokorrean eduki ditzaketen gorabeherak aztertu eta bideratzeko, lan talde hau osatzen dugu:
- Kontsultorea
- Pedagogia Terapeutikako irakaslea (PT).
Beharren arabera (Berritzegunekoak ):
- Entzumen eta mintzameneko irakaslea (logopeda).
- Heziketa premia berezietako teknikariak (laguntzaileak).
- Fisioterapeuta
f. Instalazio eta zerbitzu egokiak
- Barruko eta kanpoko ekintzak burutzeko gimnasilekuak, informatika gela, psikomotrizitate gela, ...
- Garraioa, jangela, ,...
- Zaintza (Guraso Elkarteak kudeatuta).
5.- KUDEAKETA SISTEMAREN PROZESUAK.
PR01 - PLAN ESTRATEGIKOA ETA URTEKO PLANA
PR0101 - Plan Estrategikoa eta Urteko Plana egin eta Berrikusketa
PR0105 - Matrikulazioa
PR02: IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA PROZESUA
PR0201 - Harrera
PR0202 - Programazioa
PR0203 - Gelako Jarduerak. Irakasle Koadernoa
PR0204 - Ebaluazioa
PR0205 - Banakako tutoretza
PR03: EMAITZEN NEURKETA ETA KUDEAKETA PROZESUA
PR0301 - Ez-adostasunen kudeaketa
PR04: DOKUMENTAZIOAREN KONTROL ETA KUDEAKETA PROZESUA
PR05: IRAKASLERIAREN FORMAZIOAREN PROZESUA
PR06: OSASUNAREN AURREIKUSPENAREN ETA LANEKO ARRISKUEN PLANA
PR07: INGURUMEN KUDEAKETAREN PROZESUA
Prozesu bakoitzean honako hau deskribatzen da:
- - Gauzatu beharreko jarduerak.
- - Erabili beharreko adierazleak.
- - Onartzeko irizpideak, neurgarriak diren baldintza gisa adierazita.
- - Jardueren arduradunak.
- - Beharrezko baliabideak.
- - Jardueren denbora epeak.
Azpiprozesuak gainbegiratu eta kontrolatzeko, Kontrol Planak (KP....) prestatzen dira arlo hauek zehaztuz:
- - Adierazleak.
- - Onarpen-irizpideak eta zein unitatetan neurtuko diren.
- - Kontrolen maiztasuna.
- - Kontrolerako bitartekoak eta metodoak.
- - Emaitzak erregistratzeko dokumentuak.
- - Kontrolaren arduraduna.
|
6.- IRIZPIDE ETA ALDERDI OROKORRAK |
Hezkuntza Proiektu honen atal batzuk garatzeko honako irizpide, neurri eta alderdi orokor kontutan hartuko ditugu:
|
6.1.- Hizkuntza irizpideak |
Ikaskuntza-prozesuan erabiliko den hizkuntza finkatzeko irizpideak:
- Orokorrean, hizkuntzen gaitasunen lanketan honakoa kontuan hartuko dugu:
- - Gaitasun eleaniztuna bermatzeko ahalegina egingo dugu.
- - Hizkuntza- irakaskuntzak erabileran oinarrituko dugu.
- - Hizkuntza -irakaskuntzak komunikazio-ikuspegian oinarrituko dugu.
- - Hizkuntza-irakaskuntzak hiztunen eta hizkuntzen aldeko jarrerak sortzea bideratuko dugu.
- Euskara izango da gure ikas-irakaskuntzaren hizkuntza nagusia
Euskara irakas-hizkuntza integratzailea izango da.
Ikaste-prozesuan euskararen bitartez komunikazio ahalmenak (ahozkoak, zein idatzizkoak) eskuratuko dira
- Gaztelania ere, ikas-hizkuntzatzat hartuko da.
Haur Hezkuntzako 4 urtetik Lehen Hezkuntzako 2.mailararte aho transmisioa bultzatu nahian, ahozko ahalmenak eskuratzeko ahalegin berezia egingo da.
- Atzerriko hizkuntza(ingelera) modu osagarrian landuko dugu.
H. Hezkuntzako 4 urtetik aurrera landuko dira ingelera hizkuntzarekiko gaitasunak.
H. Hezkuntzako eta LH 1. zikloko ikasleek saio laburrak izango dituzte hizkuntza honekiko lehen hurbilketa egiteko.
hasiera|
6.2.- Ebaluazio - prozesuko alderdi orokorrak |
- o Ikasleen gaitasunen ebaluazioa banakatua, jarraitua eta orokorra izango da.
- o Ikasleak curriculumeko arlo guztietan egindako aurrerapenari erreparatuko zaio, oinarrizko gaitasunekin lotuta.
- o Ebaluazioaren erreferentzi nagusiak honako hauek izango dira: curriculumak, ziklo eta maila bakoitzeko arlo eta irakasgaietarako ezarritako ebaluazio-irizpideak, ikastetxeko curriculum-proiektuan eta programazio didaktikoetan zehaztuak.
- o Irakasgai bakoitzean finkatutako oinarrizko gaitasunekiko ezarritako ebaluazio-irizpideak erabiliko dira hezkuntza-premia bereziko ikasleak ebaluatzeko.
- o Ikasleen gaitasunak ebaluatzeko prozesuan, beraien irakasle-taldeak ( GIT-ak) landuko du ebaluazioa, tutoreak koordinatuta eta beharrezkoa bada, orientazio-laguntza taldearen aholkuak jasoz.
- o Ebaluazio prozesua horrela garatuko da:
- Ikasturte hasieran (irailean) ikastaldeari dagokion GIT-a bilduko da, aurreko ikasturteko tutorea barne ziklo aldaketa baldin bada, taldeari orokorrean eta ikasle bakoitzari dagokion informazioa jaso eta beharrezkoa bada, hainbat erabaki adosteko.
- Ikasturtean zehar hiru ebaluaketa saio burutuko dira, familiei ebaluaketa txostenak banatuz. Txosten hauek osatzeko ikastaldeko GIT-a bilduko da, ebaluazio-prozesuko erabakiak hartzeko.
- Edozein garaietan eta egoerak horrela eskatzen duenean, bilduko da GIT-a talde edo ikasle jakin batzuen egoerak tratatzeko.
- o Zikloko edo ikasturteko edozein unetan ikasleren baten aurrerapena ez dela behar bezalakoa ikusiz gero, heziketa indartzeko neurriak ezarriko dira, heziketa-prozesuan aurrera egingo duela bermatzeko asmoz.
- o Ikasleek ikasitakoaz gain, irakasleek irakaskuntza- prozesua eta beraiek egindako lana ebaluatuko dute ikasturte bukaeran, ebaluazio orokorreko emaitzak bildu, aldaketak proposatu eta erabakiak hartuz.
6.3.- Tutoretza eta aniztasunaren trataera
Tutoretzako ekintza plana eta aniztasunaren trataerarako neurriak
- o Gure eskolako tutoretza ekintza planak atal hauek edukiko ditu:
- - Tutoretzan landuko diren gaitasun, helburuak eta edukiak ikasleen premiei egokituta
- - Tutoreak ikasleekiko, irakasle-taldearekiko eta familiekiko egin beharreko lanak
- - Tutoretza saioetan garatuko ditugun ekintzen plangintza
- - Tutoretza planaren ebaluaketa
- o Aniztasunaren trataerarako neurriek erantzungo diete ikasleen hezkuntza-premiei, haiek ikasteko duten interesa, motibazioa eta ahalmena aintzat hartuta, ingurune normalizatu eta inklusibo batean ikas dezaten.Eskolan, besteak beste, neurri hauek indartuko dira: laguntza ematea talde arruntean, ikasle-taldeen taldekatze malguak egitea eta curriculumean egokitzapenak egitea.
|
7.- IKASTETXEAREN KONPROMISOAK |
- 1. Ikastetxeko HEZKUNTZA PROIEKTUA gauzatzeko oinarria finkatu da eta ondorengo hausnarketa burutu ondoren, behin betiko txostena osatuko da.
- 2. Gure ikastetxera datozen ikasle, irakasle eta guraso berrientzat HARRERA PLANGINTZA zehaztu da.
- 3. HARRERA prozesuan familiak, irakasleria eta ikasleriarentzat zerrendatutakoa ezarritako epean prest egongo da eta aurreikusita bezala gauzatuko da.
- 4. Eskolako URTEKO PLANGINTZA eta MEMORIA dokumentuak onartutako gidoiaren arabera burutuko dira.
- 5. IRAKASLE KUADERNOA osatzeko gidoia aurkeztuko da.
- 6. Behar bereziak - ACIak... - dituzten ikasleei banakako programazioak eskainiko zaizkie eta berauen jarraipena ikasturte osoan zehar luzatuko da.
- 7. Ikasleen etengabeko jarraipena egingo dugu ikasturtean zehar hiru aurrebaluazio eginez, horretarako Gelako Irakasle Taldea G.I.T.ak bilduko dira eta gurasoekiko loturak aurrez aurreko bileren bitartez burutuko dira.
- 8. Ikasturte guztien amaieran, bateratutako ereduan, irakasle guztiok irakasgaiko memoria idatziko dugu



