AITA IPARRAGIRRE HERRI ESKOLAKO
TUTORETZA PLANA
2. TUTORETZAREN HELBURU,GAITASUN, EDUKIAK ETA
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
3. TUTOREAREN ZEREGINAK
4. TUTOREAREN ESKU-HARTZE EREMUAK:
- 4.1. Ikasleekin:
- - Banakako Tutoretza
- - Taldeko Tutoretza
- 4.2. Irakasleekin ( Banaka eta Gelako Irakasle Talde gisa) 4.3. Familiekin / Legezko arduradunekin ( Taldeko eta Bakarkako elkarrizketak)
5. TALDEKO TUTORETZA SAIOEN PROGRAMAZIOA:
- 5.1. Arautegia. NI-IKASLE
- 5.2. Tutoritza saioak:
- ¨ NI- PERTSONA
- ¨ NI-TALDEAN
- ¨ TALDEKO PARTAIDE
6. EBALUAZIOA
7. ERANSKINAK
|
1. SARRERA |
Ikastetxearen Heziketa proiektuaren barruan, tutoretza-plana da ikasleen eskolatze-aldi osoan orientazio eta jarraipen ekintza guztiak antolatzeko egitura; pertsonaren hezkuntza integrala lortzeko garrantzitsuak diren gaiak garatzeko aukera dagoelarik, hala nola:
- balioetan heztea
- ikasten ikastea
- norberaren ezagutza eta norberaren kontrola
- arazoak konpontzea
- elkarbizitza
- erabakiak hartzea
Hori lortzeko, ezinbestekoa da irakasle talde osoaren eta batez ere tutorearen orientabide eta laguntza zeregina. Ildo horretan, modu sistematikoan eta intentzioz emandako erantzuna izan behar du tutoretza plana. Beti ere, garbi izanik, oinarrizko gaitasunak lortzea dela rientazio eta jarraipen ekintza horien helburua.
|
2. TUTORETZAREN HELBURU, GAITASUN, EDUKI ETA EBALUAZIO IRIZPIDEAK |
Tutoretza lanaren helburu nagusia da ikasleak bere burua ezagutu dezala eta onar dezala, sozializazio prozesua hobe dezala, erabakitzen eta ikaskuntza arazoak konpontzen ikas dezala eta bere proiektu pertsonal eta profesionalaren protagonista senti dadila.
Helburu nagusi honetatik abiatuta ondorengo helburu hauek lortzera daramatzagu :
•I. TUTORETZA PLANAREN HELBURUAK |
|
1.- Ikasle bakoitzak alderdi fisiko, psikologiko eta pedagogikoei dagokienez maila pertsonalean, familian, eta gizarte eta ingurune mailan dituen ezaugarriak ezagutzea. 2.- Ikasleek ikasteko agertzen dituzten jarrerak, ezaugarriak eta estiloak pixkanaka eta modu sistematikoan behatzea. 3.- Bakoitzaren ezaugarri guztien onarpena bultzatzea. 4.- Autonomia eta autozaintza ohiturak sustatzea. 5.- Esperimentazio- eta sormen-jarduerak, eta pentsatzen eta ikasten ikasteko teknikak bultzatzea eta, horrela, autonomia handiagoa sustatzea. 6- Gainerakoek bakoitzaren ezaugarriak onar ditzaten bultzatzea, eta taldeko integrazioa erraztu eta bideratzea. 7.- Jarrerak moldatzearen bitartez balioak garatzea, eta lankidetza, elkarrekiko laguntza eta besteekiko errespetua sustatzea. 8.- Elkarrizketaren bidez, besteen eta beren ikuspuntuak balioesten irakastea erabakiak hartzeko eta gatazkak konpontzeko. 9.- Familiekiko harremanak sustatzea. 10.- Ikasgelan inplikatutako irakasleekin koordinatzea. |
Helburu hauek lortzeko garatu beharreko gaitasunak honako hauek izango lirateke:
1.-Gelako bizitzan parte hartzea, jardueretan eta gelako funtzionamenduari buruzko erabakietan esku hartzea, bizikidetza arauak errespetatzea, arduraz, errespetuz eta jarrera kritikoz jokatzeko.
2.-Inguruko pertsonekin harremanetan jartzea eta pertsona horiei laguntzea, entzutea eta haiekin komunikatzea, besteak haintzat har ditzan eta besteekin jolasteko, ondo pasatzeko eta lan egiteko gai izan dadin.
3.-Bidegabekeria edo indarkeria egoerez jabetzea, aniztasuna onartzea eta errespetatzea, justizia, berdintasun, bake eta elkartasun balioekin bat etor dadin bere portaera kultura arteko gizartean.
4.-Jarrera irekiarekin hausnartzea eskola jarduerak egiteko duen moduari eta egiten duen ahaleginari buruz, ikasleak bere eskola errendimendua ebalua dezan eta behar duen laguntza onar dezan eta horrela ondo egindako lana aintzat har dezan.
5.-Bere buruaren ezagutza aztertzea, autoestimu egokia garatzeko eta egoera berriei segurtasunez aurre egiteko.
6.-Irizpideak erabiliz eguneroko bizitzako esperientziak eta gatazka egoerak aztertzea eta aukerak baloratzea, erabakiak autonomiaz eta errespetuz hartu ahal izateko.
Alorreko sei gaitasun hauek eta oinarrizko gaitasunen arteko loturak ondorengo taulan adierazten ditugu.
|
ALORREKO GAITASUNAK |
OINARRIZKO GAITASUNAK |
|||||||
|
a |
b |
c |
d |
e |
f |
g |
h |
|
|
1. Gelako bizitzan parte hartzea... |
|
|
|
X |
|
X |
|
|
|
2. Inguruko pertsonekin harremanetan jartzea... |
|
|
|
X |
|
X |
|
|
|
3. Bidegabekeria edo indarkeria egoerez jabetzea... |
|
|
|
X |
|
X |
|
|
|
4. Jarrera irekiarekin hausnartzea... |
|
X |
|
X |
|
|
|
|
|
5. Bere buruaren ezagutza aztertzea... |
|
|
|
X |
|
|
|
X |
|
6. Eguneroko bizitzako esperientziak eta gatazka egoerak irizpidez aztertzea... |
|
|
|
X |
|
X |
|
X |
Oinarrizko Gaitasunak:
- a. Gaitasuna kultura zientifikoan, teknologikoan eta osasun kulturan
- b. Ikasten ikasteko gaitasuna
- c. Matematika gaitasuna
- d. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna
- e. Gaitasun digitala eta informazioaren trataerarakoa
- f. Gizarte eta hiritar gaitasuna
- g. Giza eta arte kulturarako gaitasuna
- h. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.
Pertsona bati banako pertsona gisa eta, aldi berean, gizarteko kide gisa hazi ahal izateko baliabideak edo bitartekoak ematea da heztea. Eskolak ikasleen gaitasunak garatzen lagunduko du, banakako desberdintasunak abiapuntu hartuta. Hori dela eta, tutoretza ikasketa prozesu bat bezala ulertzen dugu eta garatzen ditugun orientazio gaiak ikastetxeko eremuetan agertu behar dute ikasleek ikasketa esanguratsua izan dezaten. Gai horiek guztiak multzo hauetan biltzen ditugu:
|
EDUKI-MULTZOAK
|
GAIAK |
|
|
NI-PERTSONA
|
|
|
|
NI-TALDEAN |
|
|
|
TALDEKO PARTAIDE |
|
Aurrez aipatutako gaitasunen lorpena baloratu ahal izateko, horietako bakoitzarekin lotutako zenbait ebaluazio-irizpide identifikatu dira:
|
GAITASUNA |
EBALUAZIO IRIZPIDEAK |
|
1.- Nork bere buruaren ezagutza aztertzea, autoestimu egokia garatzeko eta egoera berriei segurtasunez aurre egiteko. |
Ezaugarri pertsonalak errealismoz azaltzen ditu. Pertsona bezala hazteko gainerakoen laguntzak duen garrantzia aitortzen du. Helburu dituen xedeak lortzeko ilusioa eta ahalegina egiteko nahia agertzeko ditu. Egoera berriei aurre egiten die. Bere iritziak autonomiaz adierazten ditu, eta, aldi berean, malgutasunez jokatzen du. Dituen kezkak adierazten ditu. Bere sentimenduak eta emozioak agertzen ditu. Bere ikaskideekin berdintasunezko harremanak izaten ditu, eta ez du ez besteen gainetik ez besteen mendean jokatzen.
|
|
2.- Eguneroko bizitzan gertatzen diren esperientziak eta gatazka-egoerak irizpideei jarraiki aztertzea, eta, horrez gain, erabakiak autonomiaz eta errespetuz hartzeko dauden aukerak baloratzea. |
Eguneroko bizitzako gatazka-egoerak identifikatzen ditu. Ikasgelan sortzen diren gatazka-egoeretan, jarrera pertsonala hartzen du. Unean uneko gizarte-gertakariei eta -arazoei dagokienez, bere iritzia ematen du. Eguneroko bizitzan, pertsonen artean gertatzen diren arazoak pertsonalki eta era autonomoan konpontzen ditu. Zerbaitekin ados ez dagoenean, ikaskideekin horri buruz hitz egin nahi izaten du. |
|
3.- Bere portaera arduratsua eta errespetuzkoa izan dadin, ikasgelako bizitzan parte hartzea; hau da, horren funtzionamendurako ekintzetan eta erabakietan inplikatzea eta elkarbizitza-arauak errespetatzea. |
Bere iritzia ematen du, eta talde-gelan proposatutako jardueretan inplikatu egiten da. Ikastetxean sustatzen diren jarduera-deialdiei erantzuten die. Zeregin bateratuen ardura hartzen du. Hartutako konpromisoetatik eratorritako lan guztiak amaiera arte betetzen ditu. Jarduerak, jolasak... proposatzen ditu. Elkarbizitza-arauak betetzen ditu. |
|
4.- Jarrera irekia mantenduz, eskola-jarduerak gauzatzeko moduari eta egindako ahaleginari buruz hausnartzea; horrela, bere eskola-errendimendua ebaluatu eta beharrezko duen laguntza onartuz, eta, horrez gain, ondo egindako lana baloratuz du. |
Zereginak betetzen hastean bere buruarekiko konfiantza agertzen du. Zailtasunak eta frustrazioa onartzen ditu, baina ez du zeregina bertan behera uzten. Amaitutako eta ondo egindako lanarekin gozatu egiten du. Eskola-betebeharrei erantzuteko duen modua ikuspegi errealistarekin baloratzen du. Agenda era sistematikoan erabiltzen du. Bere denbora dituen betebeharren arabera antolatzen du. Eskola-materialak zaindu, antolatu eta ordenatuta gordetzen ditu. Eskolan dituen zereginak arduraz eta era ordenatuan betetzen ditu. Zereginak betetzen hasi aurretik prestatu egiten ditu. Zalantzak dituenean galdetu egiten du. Informazioa bilatzen eta hautatzen du. |
|
5.- Inguruko jendearekin harremanak izatea, eta lankidetzarako, entzuteko eta komunikatzeko jarrera agertzea; horrela, baloratzeaz gain, gai izango da beste pertsonekin modu sortzailean jolasteko, gozatzeko eta lan egiteko. |
Talde-lanak egitean, beste ikaskideak entzuten ditu. Proposamen desberdinak daudenean bere iritzia arrazoitzen du. Bere ikaskideek egindako ekarpenak baloratzen ditu. Egiten dituen ekarpenen bidez, zeregin bateratuetan aurrera egiten laguntzen du. Besteekin lan egiteari dagokionez, poztasuna adierazten du. Besteekin egiten dituen jolasetan parte hartu eta gozatu egiten du. Adierazpenez komunikatzen da. |
|
6.- Bidegabekeria- edo indarkeria- egoerez jabetzea eta aniztasuna onartzea eta errespetatzea; horrela, kultura arteko gizartean, bere portaera bat etorriko da justizia-, berdintasun-, bake- eta elkartasun-balioekin.
|
Bidegabekeria-egoerei nahiz haurren eskubideak errespetatzen ez diren egoerei dagokienez, bere jarrera adierazten du. Elkartasun-keinuak egiten ditu bere inguru hurbilean dauden premiei dagokienez. Gizarte-premiak direla-eta, etorkizunean laguntza eta babesa emateko nahia adierazten du. Hainbat kulturatan dagoen aberastasuna baloratzen du eta horrekiko interesa agertzen du. Gainerakoei behar bezala hitz egiten die. |
|
3. TUTOREAREN ZEREGINAK |
Tutorearen zeregin guztiak bakar batean laburbildu daitezke: ikasle bakoitzaren eta talde osoaren ikasketa eta heldutasun-prozesuari jarraipena eta laguntza ematea. Izan ere, zuzenean ikasleekin egiten dituen ekintzak eta irakasleekin, familiekin eta kanpoko zerbitzuekin egiten dituenak funtsezko zeregin hori lortzeko egiten ditu.
Dena den, eremu bakoitzean tutoreek betetzen dituzten zereginak honako hauek dira:
1.Ikasleei lotuta:
- Ikastetxean eta lagun-taldean ondo integratzen laguntzea eta ikastetxeko jardueretan parte har dezatela bultzatzea.
- Ikasleen ikasketa-prozesuen jarraipen orokorra egitea, hezkuntza-erantzun eta/edo laguntza egokiak emateko.
- Ikasleen eskaerak, kezkak, kexak... bideratzea.
2.Ikasle-taldearen irakasleei lotuta:
- Bere taldeko irakasle-taldea koordinatzea, bai programazioan bai ebaluazioan bai irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuko banakako egoeren eta egoera orokorren azterketan.
- Tutoretza plana jakinaraztea, adostea eta garatzea, lanetik sortzen diren jardueretan esku hartzera elkarlana bultzatuz.
- Bere taldeko ikasleen ebaluazio prozesua koordinatzea eta ebaluazio prozesua egiteko saioak antolatzea eta saioen buru izatea.
- Curriculum egokitzapenetan laguntzea: curriculum egokitzapenak,, curriculum aniztasuneko programak, premia bereziak dituzten ikasleentzako errefortzu jarduerak eta haien hezkuntzan esku hartzeko jarduerak.
- Ikasleen ikasketa zailtasun orokorrenei erantzutea eta ahal izanez gero aurre hartzea, programazioari beharrezko egokitzapenak eginez eta banakako hezkuntza premiei ere erantzutea, beharra ikusiz gero, curriculum egokitzapena egiteko.
- Ikasleen ebaluazio prozesua koordinatzea eta irakasle taldearen aholkularitzarekin eskola orientazioko banakako txostena egitea, familiak jakinaren gainean jartzeko eta ikasleak orientatzeko (Lehen Hezkuntza amaitzean)
3.Familiei eta/edo legezko tutoreei lotuta:
- Ikastetxearen eta hezkuntza etaparen berri ematea gurasoei eta/edo legezko tutoreei.
- Banakako hezkuntza prozesuaren jakinaren gainean jartzea eta lankidetza eskatzea.
- Familiak eman dezakeen informazioa jasotzea, ikaslea eta haren familia testuingurua hobeto ezagutzeko.
- Gurasoei aholkularitza ematea, besteak beste alderdi hauetan: ikasketa eta portaera arazoen konponketan, ikasketen antolaketan eta plangintzan.
- Seme-alabak irakaskuntza jardueretara azaltzen diren eta jardueretan parte hartzen duten jakinaraztea ikasleen gurasoei eta legezko tutoreei eta haren hezkuntza prozesuaren berri ematea.
- Familien parte hartzea bultzatzea ikastetxean.
|
4. TUTOREAREN ESKU-HARTZE EREMUAK |
Tutorearen zeregin guztiak hiru jarduera-eremu hauetan garatzen dira:
2.1. ZUZENEAN IKASLEEKIN GARATU BEHARREKO EKINTZAK, BAI TALDEAN, BAI BANAKA ERE
Eremu honen barruan sartzen dira taldean garatutako ekintzak: taldeko tutoretza saioen antolaketa eta ebaluazio batzarrak; eta banaka garatutakoak: ikasle bakoitzarekin egindako elkarrizketak, gatazketan bitartekotza egitea, informazioa eskuratzeko baliabideak...
Ondoren, Bakarkako Tutoretza garatuko dugu eta txosten honen 5. atalean Taldeko ekintzen saioen lanketa adieraziko dugu.
BAKARKAKO TUTORETZA
Atal honetan, taldekide bakoitzaren informazioaren bilketari lotutako alderdiak barne hartzen ditu. Bide honetan, txantiloi hauek baliagarriak izan daitezke ikasle jakin batzuen arazoa zein izan daitekeen jakiteko.
1. txantiloia:
|
IKASKUNTZAN ERAGINA DUTEN FAKTOREAK |
|
|
FAKTOREA |
DEFINIZIOA |
|
1. Ikasteko estiloa |
Ikaskuntza-egoerei aurre egin eta erantzun behar zaienean pentsamendua eta jarduera erabiltzeko eta antolatzeko norberak duen modua. |
|
3. Aurretiko ezagutzak |
Ikasleentzat arlo guztietako eduki berriak aurkeztu aurretik abiapuntu eta oinarri iren ezagutzak. |
|
4.Ikasteko estrategiak |
Ikasleek dituzten eta gai bat lantzean erabiltzen dituzten lan- eta ikasketa-trebetasunak dira eta edukien ikaskuntza erraztu edo zaildu dezakete. |
|
5. Ikasteko motibazioa |
Ikasleek ikasketa-ekintzak hasteko eta ekintza horiei eusteko lagungarriak diren faktoreen multzoa.Hiru alderdi azpimarratu behar dira: ikasteko arrazoiak, interesak eta arrakastari edo porrotari lotzen dizkietenak. |
|
6. Autokontzeptua |
Bakoitzak bere buruaz duen irudia hartzen du kontutan (gorputz alderdiak, gizarte alderdiak eta ezagutzei,emozioei eta moralari lotutakoak) |
|
7. Oreka pertsonala
|
Pertsonak bere buruaz irudi egokia duenean, eguneroko egoeretan autonomiaz erantzuten duenean eta kultur, estetika, zientzia eta giza balioak balioesteko sentikortasuna duenean lortzen duen egoera. |
|
8. Eskola-testuingurua |
Ikaslearen ikasteko prozesuarekin zerikusia duten eskola-inguruneko elementuen multzoa; faktore fisikoak zein harreman-faktoreak. |
|
9. Familia-ingurunea |
Ikasleak bere familia gunean dituen giro-elementuen multzoa hala nola seme-alabekiko iguripenak, arrakastari edo porrotari lotzen dizkietenak, arauak, gehiegizko babesa edo utzikeria... |
- 2. txantiloia.
|
OINARRIZKO GAITASUNAK * Afektibo eta oreka pertsonalari buruzkoak. * Harremanei buruzkoak. * Autonomiari buruzkoak. |
|
|
GAITASUNAK * Behaketa eta ebaluaziorako irizpideak. |
|
|
* Konfiantza. * Seguritatea. * Identidadea. * Autoestima |
* Bere buruaren onarpena. Bere buruarekin gustora sentitu. Gelako ihardueretan parte hartzea. Laguntza eskaera. Behaketa. Imitazioa. Nahien adierazpena. Bere iritzi eta ikus punturen defentsa. Asertibidadea. * Frustrazioen aurrean duen jarrera. Beldurrak. Inseguridadeak. * Bere gorputzaren ezagutza eta onarpena. * Haztearen aurrean duen jarrera. * Rol eta jarrera pertsonalak: ardura, erantzunkizuna, heldutasuna, seguridadea,... |
|
Autoefikazia. |
* Bere gaitasunei buruz duen perzepzioa. * Orokorrean eta arloka: gorputz hezkuntza, harremanak, hizkuntza, matematika, txukuntasuna,... * Zerbait egiteko, ulertzeko,... gai denaren sentimentua. |
|
Atribuzioak eta erantzunkizuna. |
* Egiten duenaren eta gertatzen zaionaren arteko erlazioa. Non kokatzen duen gertatzen zaizkion gauzen eta lortzen dituen emaitzen arteko kontrola: bere buruarengan, besteengan, zortean,... * Gertatzen zaiona kontrolatzeko duen gaitasuna. Inpotentzia. * Zeri leporatzen dizkio bere akatsak. * Erronka berriak planteatzeko gaitasuna. |
|
§ Ahalik eta ahalegin handiena egiteko gaitasuna. |
* Ahalik eta ahalegin handiena / txikiena egiteko gaitasuna. Gauzak bakarrik egiteko interesa. * Zailtasunen aurrean duen jarrera. * Bere buruarekiko exijentzia. Komodidadea. Ekiditzea. |
|
§ Emozio, sentimendu eta beharren adierazpena. |
* Nahi eta preferentzien adierazpena. Emozioen adierazpena. * Besteengan emozioak antzemateko gaitasuna. * Emozio negatiboen kontrola (agresibitatea, beldurra,...). * Egoera gatazkatsuetan laguntza onartzeko gaitasuna (burrukak, negarra, tentsioa,...). * Adina eta ingurunearen araberako nahien adierazpena (nekea, gosea, egarria,...). |
|
§ Autonomia eta ohitura pertsonalak. |
* Bere gauzen zainketa: txukuntzen ditu, galdu egiten ditu, badaki non dauzkan,... * Gelako errutinak betetzen ditu. Barneraketa, autonomia edo menpekotasuna. Erantzunkizuna. ú* Talde handian emandako konsignak bere kabuz betetzen ditu, besteak imitatuz betetzen ditu, banakako azalpenak behar izaten ditu. * Ohitura pertsonalak: garbiketa, bere gorputzaren zainketa, elikadura, txukuntasuna, jantzi-erantzi,... * Ondo sentitzen ez denean konturatu eta adierazteko gaitasuna. |
|
Lagunekin harremanak. |
* Lagunekin harremana ezartzeko duen gaitasuna. Beraiekin ondo pasatzeko gaitasuna. * Besteenganako errespetoa, eta besteen iritziak onartzeko gaitasuna. * Hartzen duen rola: kolaboratzailea, agintaria, menpekotasuna, probokatzailea, lotsatia, liderra, tolerantea, pailazoa, ... * Konpartitzeko gaitasuna. Enpatia. Lehia. * Gatazken ebazpenerako estrategiak. * Lagunek berarekin ezartzen duten harremana: ondo onartua, baztertua, oharkabekoa, erasotua, kontutan ez hartu,... |
|
Helduekin harremanak. |
* Harreman mota: naturala, espontaneoa, maitasunezkoa, zaputza, zakarra, lotsatia, agresiboa, absorbentea, protagonista, ekiditzailea, probokatzailea, ... * Atsegina izateko gogoa. * Harremanen maiztasuna: asko, gutxi, aldakorra,... * Iniziatiba: berea, helduarena. |
|
§ Eskolarekiko egokitzapena eta partehartzea. |
* Eskola eta bertan antolatzen diren ekintza desberdinekiko egokitzapena (gela, arlo desberdinetako ekintzak, irteerak, patioa, jangela,...). * Gelako partehartzea. * Talde handian egiten diren ekintzekiko interesa eta partehartzea. Egin beharreko lanak horrela eskatzen duenean kolaborazioa eskaini. |
|
Bere inguruneari egokitzeko gaitasuna |
* Arauak errespetatzen ditu: eskolan eta bere ingurunean ematen diren egoera desberdinetara egokitzeko gaitasuna. Irakaslearen proposamenen aurrean duen jarrera. * Itxaroteko gaitasuna. Gogobetetzearen (satisfakzioa) luzapena. Elkarbizitzarako eta besteak errespetatzeko gaitasuna.
|
|
Autonomia eta espazioan duen orientazioa. |
* Eskolako espazio desberdinetan orientazioa. Eskolan eta beste espazio batzuetan egiten diren ohiko errekorridoen ezagutza. * Gauzak behar den tokian gorde eta aurkitzen ditu. Mapa eta plano desberdinen interpretazioa.
|
|
Autonomia eta denborarekiko duen orientazioa. |
* Denboran orientatu. Astean zehar egiten diren ekintza desberdinen ezagutza. Eguneroko errutinak aurreikusteko gaitasuna. * Nozioak: atzo, gaur, bihar; goiza, arratsaldea, gaua, eguna; gosaria, bazkaria, afaria; asteburua; asteko egunak (ordena eta orientazioa). * Ikasturtearekiko orientazioa. Urtaroekiko orientazioa. |
|
Arreta eta entzutea. |
* Arreta. Distrazio. Parte hartzea. Deskonexioa. Galderak egin. Emandako konsignak ulertu. Emandako konsignak besteei azaldu. |
|
Interesa eta kuriositatea. |
* Informazio desberdinen arteko erlazioak. Elkarrizketetan parte hartzea. Galderen planteamentua.Informazioak aportatu. Gai berriekiko interesa ( interesatzen zaizkion gaiak) * Behaketa eta analisirako gaitasuna. * Aprendizaiaren aurrean duen jarrera. * Imitazioa. |
|
Lanerako ohiturak. |
* Lanen aurrean duen antolaketa:materiala, tresnak,... * Paperaren aurrean duen antolaketa. * Lanerako erritmoa: lentoa, konstantea, perfekzionista, inpulsiboa, hastea kostatzen zaio,... * Lanen bukaera: erdizka uzten ditu, bukatzen ditu,... * Lanen aurkezpena: ondo aurkeztua, garbi, txukun, zikin, emandako orientabideak jarraitzen ditu, ez ditu jarraitzen,... * Agendaren erabilera. Etxerako lanei dedikatzen dien denbora. |
3.txantiloia.
APRENDIZAI ESTILOA
(Dagokiona aukeratu)
|
INDIKATZAILEAK |
KONTUTAN HARTU BEHARREKO ALDERDIAK |
|
Lanaren aurrean azaltzen duen motibazioa |
¨ Motibaziorik gabe ¨ Ia gai gehienek motibatzen dute. ¨ Gai zehatz batzuk motibatzen dute. ¨ Eskolarekin zerikusirik ez duten gaiek motibatzen dute. |
Lan erritmoa |
¨ Egokia. ¨ Geldoa. ¨ Azkarra. ¨ Aldakorra. |
|
Akats edota zailtasunen aurrean duen jarrera |
¨ Frustrazioa. ¨ Onarpena. ¨ Bertan behera uzten du. ¨ Iraunkortasuna |
|
Saiakeran duen konstantzia |
¨ Konstantziarik gabe. ¨ Arreta mantentzeko eta konzentratzeko gaitasuna. ¨ Zailtasunak gainditzeko eginahalak. |
|
Eguneroko errutinak aldatzea berarengan sortzen duen erreakzioa |
¨ Onartzen du. ¨ Uzten du. ¨ Ukatu egiten du. ¨ Nahastu egiten da. |
|
Lanean duen autonomia |
¨ Egin beharrekoa ezagutzen badu bakarrik lan egin dezake. ¨ Helduarenganako menpekotasuna. ¨ Helduarenganako menpekotasun eza. |
|
Eskolako materiala eta etxeko lanak antolatzeko ohiturak |
¨ Sarritan ez du etxeko lanik egiten. ¨ Karpeta. ¨ Kuadernoak. ¨ Txukuntasuna. ¨ Zainketa eta mantenimendua. ¨ Materiala ahazten zaio. ¨ Agenda. |
|
Taldeko lana |
¨ Iniziatiba azaltzen du. ¨ Kolaboratzailea da eta parte hartzen du. ¨ Besteei laguntzen die. ¨ Ez du parte hartzen. ¨ Parte hartzea kostatzen zaio. ¨ Isolatu egiten da. |
4.txantiloia.
IKASLEEN ROLA BEHATZEKO TRESNA
|
LANEAN DUEN ROLA |
|
Beti |
Batzuetan |
Inoiz ez |
|
* Lanari hasiera ematen dio, ideia berriak proposatzen ditu, taldea estimulatzen du. |
|
|
|
|
|
* Informazioa eta iritziak eskatzen ditu. |
|
|
|
|
|
* Bere iritzi pertsonalak esaten ditu. |
|
|
|
|
|
* Bere esperientzien emaitzak azaltzen ditu eta taldekideak informatzen ditu. |
|
|
|
|
|
* Taldea bideratzen du, helburuak ezartzen ditu. |
|
|
|
|
|
* Ideiak birformulatzen ditu edo adibide eta konparazioen bidez argitzen ditu. |
|
|
|
|
|
* Laburpenak egiten ditu, ideien arteko loturak koordinatzen ditu. |
|
|
|
|
|
* Taldekideen lana koordinatzen du. |
|
|
|
|
|
SOLIDARITATE ROLAK |
* Besteen partehartzea errezten du,elkartrukaketari hasiera ematen dio. |
|
|
|
|
* Kideak animatzen ditu, atxikimendua,adiskidetasuna adierazten die. Besteak ulertu eta onartzen ditu. |
|
|
|
|
|
* Taldeak lortu beharreko helburua proposatzen du. |
|
|
|
|
|
* Taldekide eta azpitaldeen arteko desberdintasunak bateratzen ditu. |
|
|
|
|
|
* Taldea behatzen du, besteekin komentatzen taldearen martxa. |
|
|
|
|
|
* Konpromezuak bilatu eta errezten ditu, bere akatsak onartzen ditu. |
|
|
|
|
|
* Taldekideak jarraitzen ditu, baina erabakiak hartu behar direnean bere iritzia ematen du. |
|
|
|
|
|
BANAKAKO ROLAK |
* Oso garbi azaltzen du bere interes falta: apatia, zinismoa, txantxak,... |
|
|
|
|
* Taldea menperatzen du, bere autoritatea inposatzen saiatzen da. |
|
|
|
|
|
* Arrazoirik gabe taldea edo kide batzuk erasotzen ditu, beste batzuk gutxiesten ditu. |
|
|
|
|
|
* Atentzioa deitzen saiatzen da. |
|
|
|
|
|
* Oztopoak jartzen ditu, aurka egiten du, konponduta dauden arazoetara itzultzen da,... |
|
|
|
|
|
* Laguntza eskatzen du, segurtasun falta edo autoestima bajuagatik. |
|
|
|
|
|
* Atsegina izaten saiatzen da, lagunak erosten saiatzen da. |
|
|
|
|
|
* Taldea bere entzuleria (auditorio) gisa erabiltzen du, bere sentimentuak, iritziak edo ideia pertsonalak azaltzeko. |
|
|
|
|
|
* Ez da nabarmentzen (desapercibido). |
|
|
|
Tutoreak, 1. txantiloia erabiltzen badu, bere taldeko ikasle bakoitzaren informazioa jasotzeko 1. eranskina erabil dezake.
2.2. IRAKASLEEKIN BANAKA ETA GELAKO IRAKASLE-TALDEAREN PARTE GISA GARATU BEHARREKO EKINTZAK
Tutorea da irakasle taldearen koordinatzailea; hau da, ikasle talde beraren hezkuntza jardunean eragina duten irakasle guztien ekintzen koordinazioaren arduraduna da.
Aita Iparragirre Herri Eskolan irakasleen arteko koordinaketa burutzeko gune ezberdinak zehazten dira:
Ø Ziklo, tutore/laguntza, zikloen artekoak. Ahal bada, koordinaketa momentua ordutegi barnean aurreikusten da eta programaketari lotutako hausnarketa, erabakiak eta ikasleen jarraipena eta ebaluaketak lantzen dira. Ordutegi barnean ezin badira txertatu, astelehenetako formakuntzako orduetan burutzen dira.
Tutore/laguntza edo irakasleen elkarlaneko saioetan programaketari buruzko hausnarketa eta erabakiak jasotzeko
2. eranskina betetzen da.
Koordinaketa bilera hauek ebaluatzeko 3. eranskina erabil daiteke.
Ø GITak. Gutxienez 2-3 bilera egiten ditugu ikasturtearen barruan, bata, ziklo aldaketa dagoenean, irailean eta beste biak abenduan eta ekainean; hauez gain, beharra sentitzen den edozein momentuan elkartu daiteke. Bilera hauetan honako hauek elkartzen gara: tutorea, ikasgelan sartzen diren arloko berariazko irakasle guztiak eta laguntza taldeko irakasle bat.
Bi alderdi balioesten ditugu funtsean. Alde batetik, taldeak eskola mailan daraman bidea eta kohesio-maila eta bestetik, ikasle bakoitzak taldean duen integrazio maila eta errendimendua.
Helburu hauek ditugu:
- Atzerapenei aurrea hartzea
- Jarrera irregular batzuei aurre egiteko akordioak bilatzea
- Talde osoaren bidean eragina duten erabakiak hartzea.
Ø Klaustroak. Astelehenetan burutzen dira eta Zuzendaritzak gai- ordena luzatzen duenean.
2.3. IKASLEEN FAMILIEKIN ETA/EDO LEGEZKO ARDURADUNEKIN ETA BESTE GIZARTE-ERAGILE BATZUEKIN GARATUTAKO EKINTZAK
Eskolan ikasleekin egiten dugun lanean arrakasta lortzeko aukera, familiekin lortzen dugun lankidetzari hertsiki lotuta dago.
Sarritan, familiek informazioa behar dute beren seme-alaben adineko umeen ezaugarriei, ikasten laguntzeko edo autonomia sustatzeko estrategiei eta emaitzak edo portaerak balioesteko edo jarrera negatiboak geldiarazteko moduari buruz.
Horregatik, Aita Iparragirre Herri Eskolan jarduera hauek egiten ditugu:
- Ø Familiekin bilera orokorrak, taldeka. Ikasturte hasieran burutzen da.
- Ø HH2 ko ikasleen familiekin:
- Ikasturte berria hasi aurretik gelako bilerak burutuko dira. Irakaslea izendatuta badago ekainean egingo da, bestela irailean.
- Hasierako gelako bilerara psikologoa bertaratuko da, honek adinari dagozkion ezaugarriak eta familien jarrerei buruz hitz egingo du.
- Honez gain, gelako funtzionamendu eta antolaketari buruzko Power Pointa prestatuko da.
- Ø Bakarkako elkarrizketak. Guraso guztiekin gutxienez bi elkarrizketa mantentzen dira: bata abenduan eta bestea ekainean. Hauez gain, beharrezkoak diren guztietan elkartzen gara.
Halaber, ikaslea ikastetxera sartzen den momentuan gurasok duten informazioa jasotzea ezinbestekotzat jotzen dugu eta guraso-irakasle bilera horietan euskarri modura (DK0201HA02) dagoen galdetegia erabiltzen dugu.
- Ø Adituak eskeinitako formakuntza saioak. Urte bakoitzean gaia eta aditua zehazten dira.
|
5. TUTORETZA SAIOEN PROGRAMAZIOA |
Ikasturtean zehar Tutoretza saioak haur eta lehen hezkuntzan garatzen dira. Gure ikasleen pertsona, eskola eta gizarte mailako garapena eta egokitzapena sustatzeak hainbat alderditan lan egitea eskatzen du; eremu hauek lantzen ditugularik:
- Ø NI-PERTSONA
- Ø NI-IKASLE
- Ø NI-TALDEAN
- Ø TALDEKO PARTAIDE
Eremu bakoitzak, aurreko atalean adierazi ditugun giza banakoaren hainbat esparru bereganatzen ditu.
HAUR HEZKUNTZA. 3,4,5 URTE
|
EREMUAK |
JARDUERA |
BALIABIDEAK |
TENPORIZAZIOA |
|
NI-PERTSONA
(norberaren ezagutza)
|
Marraztu zure burua eta markoa dekora ezazu. (2.)
|
dinamicas y actividades
adostokia |
Astean bi saio gutxi gora behera ahal bada arratsaldez gai bakoitzarekin ipuin bat lotu eta urritik aurrera
Lehenengo bi hilabetetan
Urrian martxan jarriko da |
|
sentimenduak (emozioak) |
Pertsona bakoitzak sentitzen duena kolore ezberdinez margotu: poza,haserrea,beldurra,pena. (4.) Emozio berdinak lotu eta imitatu, (5.). Hobeto sentituko den biñeta aukeratu eta margotu. (7.) Pozik dagoebna berdez margotu ,bestea gorriz.elakrtu bi aurpegi. (9.)
|
Ipuinak ez sexista |
"Sentir y pensar"-eko materialarekin tartekatuz |
|
(autokontzeptua)
(autoestima)
(autonomia)
(pentsakera
positiboa)
|
Bakarrrik dakizunak egiten eta helduen laguntzarekin egiten dituzunak
Ondo jokatzen duen biñeta aukeratu,bestea tatxatu. |
||
|
NI- TALDEAN
(komunikazio gaitasunak)
(asertibitatea)
(enpatia)
(autokritika eta kritika baikorra)
(arautegia) |
Aukeratu bi objektu,ondoren ozenki deskribatu.(15.)
|
||
|
TALDEKO PARTAIDE
(gatazken ebazopena)
(erabakiak hartzeko gaitasunak)
|
Lau borobil hauekin marrazkiak egin. (30)
|
|
|
LEHEN HEZKUNTZA. 1. ZIKLOA. 1.MAILA
|
EREMUAK |
JARDUERA |
BALIABIDEAK |
TENPORIZAZIOA |
|
NI-PERTSONA |
|
- 1: "Baratzeko sekretua"
-1.1: "Izen musikala" -1.2: "Izen positiboa" -3.1: "Honelakoa naiz ni" -13.1;"arduratsua naiz" -37.1:"Izarra: zerbait positiboa komunikatzea" -29.1:"mutilen eta nesken arteko desberdintasunak onartzea" - 16.1 :"maitasuna adierazten dut" - 19.1:"irribarrearen adierazpena" Sentir y pensar: "autoconocimiento ataleko jarduerak" Lagunekin baratzean: - 9: "Kalabazaren arazoa" - 11: "Berenjenaren bainua" - 15: "Txinako azaren bisita" |
|
|
NI-TALDEAN |
Gelan arauen beharra senti arazi. Ikasturterako arauak zehaztu. Irudikatu eta txarteletan ezarri. Ebaluaketarako indikatzaileak zehaztu.
Ebaluaketa astea.
|
- 6.1:"Taldeka hitz egiten ikasten degu" - 14.1:"nire jarrerak kontrolatzen ikasten ari naiz"
|
Ikasturte hasieran 2 saioa. Hiruhilabete hasieran saio bana.
Ikasturte hasieran 2 saioa.
|
|
TALDEKO PARTAIDE
|
"juegos cooperativos y creativos para grupos de niños de 6 a 8 años" Maite Garaigordobil |
|
|
LEHEN HEZKUNTZA. 1.ZIKLOA. 2.MAILA
|
EREMUAK |
JARDUERA |
BALIABIDEAK |
TENPORIZAZIOA |
|
NI-PERTSONA |
|
- 2.1.:"Nire zaletasunak" - 3.1 :"honelakoa naiz" - 8.1: "garrantzitsua zara" - 12.1 "nolakoa naiz" - 5.1.: "zoriontsua naiz/triste nago." - 11.1:"arduratsua naiz" - 12.1:"nolakoa naiz ni" Lagunekin baratzean: - 9: "Kalabazaren arazoa" - 11: "Berenjenaren bainua" - 15: "Txinako azaren bisita" - 17.1:"nola sentitzen naiz." |
|
|
NI-TALDEAN |
Gelan arauen beharra senti arazi. Ikasturterako arauak zehaztu. Irudikatu eta txarteletan ezarri. Ebaluaketarako indikatzaileak zehaztu.
Ebaluaketa astea.
|
|
Hiruhilabete hasieran saio bana.
|
|
TALDEKO PARTAIDE
|
"juegos cooperativos y creativos para grupos de niños de 6 a 8 años" Maite Garaigordobil
|
|
Ikasturte bukaerako |
LEHEN HEZKUNTZA. 2. ZIKLOA. 1. MAILA
|
EREMUAK |
JARDUERA |
BALIABIDEAK |
TENPORIZAZIOA |
|
NI-PERTSONA |
. Berezia naiz,/ Ezberdina naiz.(2.1 jarduera). . Nire gogoko indargarriak.(3.1 jarduera) . Ezagutzen gara.(4.1 jarduera) . Ni naiz(.12.1jarduera) . Gatazkaren behaketa (R-2)*
|
- Tutoretza lehen Hezkuntzan C.D.a. - Ramon Alzateren materiala |
- Ikasturtean zehar |
|
NI-TALDEAN |
.ARAUTEGIA:- Arauak (6.1 jarduera)
(7.1arduera).
. Kritikaren aurrean erantzun.(13.1 jarduera). . Soziograma( Ikasleen arteko lotura-harremanak neurtzeko)..(10.1 jarduera). . Kilimusiak egiten ditugu.(25.1 jarduera) . Bestearen egoeran jarri.(35.1 jarduera) . Gora-beheren termometroa lantzen . Gatazkaren hitza definitu (R-1) |
- Curriculumean, 2.zikloko karpetan dagoen arautegia lantzeko materiala. - Tutoretza Lehen Hezkuntzan C.D.a. - Ramon Alzateren materiala.
|
- Hasieran saio pare bat arautegiari eskainiko dizkiogu,eta ondoren behar den guztietan helduko diogu.
- Ikasturtean zehar.
|
|
TALDEKO PARTAIDE
|
. Konparti dezagun.(11.1 jarduera). . Gure jarrerak kontrolatzen ikastea( 14.1jarduera).. . Oinarrizko Heziketa (Mesedez, Egunon, Eskerrik asko, ...)(20.1 jarduera) . Ohitura onak. (garbi ibiltzea, azazkalak ez jatea...) (21.1 jarduera) . Cajas de fantasía (54.jarduera, 113.orrialdea)(MG)* . Circulos creatils en cooperación (59.jarduera, 118.orrialdea) (M.G). . Si yo dibujo..¿tú ue dibujarías?(67.jarduera, 129 orrialdea) (M.G.).
|
- Tutoretza Lehen Hezkuntzan C.D.a.
- "8-10 urte bitarteko haurren garapenerako kooperazio eta sormen jolasak" Maite Garaigordobil - Ramon Alzateren materiala.
|
- Ikasturtean zehar - Jolas kooperatiboak hiru hilabete bakoitzeko bi saio. |
*R- ak, Ramon Alzateren materiala esan nahi du.
*M.G. Maite Garaigordobilen liburutik.
LEHEN HEZKUNTZA. 2. ZIKLOA. 2. MAILA
|
EREMUAK |
JARDUERA |
BALIABIDEAK |
TENPORIZAZIOA |
|
NI-PERTSONA |
. Gustatzen zait/ez zait gustatzen. (3.1 jarduera). . Nire gogoko indargarriak (13.1 jarduera) . Gure pentsamenduak (19.1 jarduera) . Nolakoa da nire autokontzeptua. (20.1 jarduera). . Zoriontsu izaten ikasi (25.1 jarduera). . Ezetz esaten ikasi (40.1 eta 41.1 jarduerak) . Gatazkaren behaketa (R-2). |
- Tutoretza lehen Hezkuntzan C.D.a. - Ramon Alzateren materiala. |
- Ikasturtean zehar |
|
NI-TALDEAN |
.ARAUTEGIA: - Arauak egiten ditugu (5.1 jarduera).
. Gora beheren termometroa lantzen . Elkarrizketan dihardugu (9.2 jarduera). . Hitz egiten ikasten dugu (10.1 jarduera). . Soziograma (12.1 jarduera). . Konparti dezagun (3.MAILA) (11.1 jarduera). . Kritiken aurrean erantzun (17.1 jarduera). . Zergatik galdetzen ikasi (23.1 jarduera). . Gure emozioak eta sentimentuak adierazten (24.1 jarduera) (R-3). . Oker joka dezaket (26.1 jarduera). |
- Curriculumean, 2.zikloko karpetan dagoen arautegia lantzeko materiala. - Tutoretza Lehen Hezkuntzan C.D.a. - Ramon Alzateren materiala. |
- Hasieran saio pare bat arautegiari eskainiko dizkiogu,eta ondoren behar den guztietan helduko diogu.
- Ikasturtean zehar.
|
|
TALDEKO PARTAIDE
|
. Gure jarrerak kontrolatzen ikasten dugu (18.1 jarduera). . Lankidetzan aritzen gara (21.1 jarduera). . Zaindu zeure burua (Lan ohiturak eta norberaren zaintza). (32.1 jardunaldia). . Lenguajes diferentes (6.jarduera, 115.orrialdea). (M.G). . Dibujo en colaboración (58 jarduera, 117 orrialdea) (M.G) . La noche y el día (69 jarduera, 131 orrialdea (M.G.)
|
- Tutoretza Lehen Hezkuntzan C.D.a.
- "8-10 urte bitarteko haurren garapenerako kooperazio eta sormen jolasak" Maite Garaigordobil
-Ramon Alzateren materiala. |
- Ikasturtean zehar - Jolas kooperatiboak hiru hilabete bakoitzeko bi saio. |
*R- ak, Ramon Alzateren materiala esan nahi du.
MG. Maite Garaigordobilen liburutik.
LEHEN HEZKUNTZA. 3.ZIKLOA. 1.MAILA
|
EREMUAK |
JARDUERA |
BALIABIDEAK |
TENPORIZAZIOA |
|
NI-PERTSONA
|
|
"Beti aurrera" CDa
Bizitza proiektua gaia |
|
|
NI-TALDEAN |
|
Ramón Alzate
|
|
|
TALDEKO PARTAIDE
|
|
Maite Garaigordobil
"Juegos cooperativos y creativos para grupos de niños de 10 a 12 años" Maite Garaigordobil |
|
LEHEN HEZKUNTZA. 3.ZIKLOA. 2.MAILA
|
EREMUAK |
JARDUERA |
BALIABIDEAK |
TENPORIZAZIOA |
|
NI-PERTSONA
|
|
"Kidetasunez bizi familian" gaia |
|
|
NI-TALDEAN
NI-TALDEAN |
|
Ramón Alzate
|
|
|
TALDEKO PARTAIDE
|
|
Maite Garaigordobil
"Juegos cooperativos y creativos para grupos de niños de 10 a 12 años" Maite Garaigordobil |
|
|
6.- EBALUAZIOA |
Tutoretza Plana eguneratuta edukitzeko urtero ebaluatzea beharrezkoa denez, ikasturtean zehar landutakoaren ebaluazio orokorra maiatzean jasoko da eta honetan oinarrituta irailean Formakuntza saio batzuk izendatuko dira Tutoretza Planaren berrikusketa egiteko, irakasle berriei azaltzeko eta dagozkien aldaketak egiteko.
Ebaluazioa burutzeko 4. eranskina erabiliko dugu.
1.ERANSKINA:
JARRAIPEN ORRIA
IKASTETXEA: .....................................................
IKASLEA:........................................ MAILA:.....................
IRAKASLEA: ..................................................................
|
Zein informazio dut eskura? (Behaketa) |
Zer egin dezakegu? (jarduteko jarraibideak) |
|
1.IKASTEKO ESTILOAK
|
|
|
2.AURRETIKO EZAGUTZAK
|
|
|
3.GAITASUN INSTRUMENTALA
|
|
|
4.IKASTEKO ESTRATEGIAK
|
|
|
5.IKASTEKO MOTIBAZIOA
|
|
|
6.AUTOKONTZEPTUA
|
|
|
7.OREKA PERTSONALA
|
|
|
8.ESKOLA-TESTUINGURUA
|
|
|
9.FAMILIA-INGURUA
|
|
2. ERANSKINA:
IRAKASLEEN ELKARLANEN ERABAKIAK JASOTZEKO TRESNA
|
IKASLEA: MAILA: ARLOA: |
||
|
DATA |
TALDEARENTZAT LAN PROPOSAMENA |
IKASLEARENTZAT LAN PROPOSAMENA |
|
|
|
|
3. ERANSKINA: KOORDINAKETA BILERAK EBALUATZEKO TRESNA
|
KOORDINAKETA BILERETAKO EZTABAIDA GIDA |
|||
|
|
Irakaskuntza konpartitua hasi aurretik |
Irakaskuntza konpartitua gauzatzen den bitartean |
Irakaskuntza konpartitua bukatzean |
|
Funtzio eta beharrak |
Nork kudeatuko du gela eta zein modutara?
Erabiliko den metodologiak irakaskuntza konpartitua bultzatuko al du?
Nola lagundu gaitezke?
Zein baliabide behar ditugu eta nork prestatuko ditu?
Hezkuntza behar berezia behar duen ikaslerik ba al dago gelan?
Zein laguntza eskaini dezakegu eta nola? |
Irakasle bakoitzaren funtzioak egokiak al dira?
Eguneroko plangintza beharretara egokitzen al dugu?
Elkar laguntzen gara?
Ikasleei mezu berdinak ematen dizkiegu? (arautegi, lan ohitura, oinarrizko edukiei ... buruz)
|
Bakoitzari egokitutako funtzioak egokiak izan al dira?
Hasierako plangintza, sortzen joan diren beharretara egokitu al dugu?
Elkar lagundu al gara?
Egindako aldaketak, gelako lana hobetu al dute?
|
|
Kordinazioa
|
Zenbat aldiz eta zein ordutan koordinatu gara?
Bilerak garatzerakoan, zein ikuspuntutan oinarrituko gara?
|
Koordinaketa bilerak probetxuzkoak al dira?
Plangintza, aurrerapen eta arazoei buruz hitz egiteko nahiko denbora al daukagu? |
Bildu al gara eta lanaren jarraipena egiteko nahiko denbora izan al dugu?
Garrantzia zuten gai guztietaz hitz egin al dugu? |
|
Ebaluazioa |
Ikaslearen aurrerapena baloratzeko zein Alberdi edukiko ditugu kontuan?
Elkarrekin egindako lana baloratzeko, zeintzuk izango dira kontuan hartu beharreko alderdiak? |
Gelako ikasle guztiak aurreratzen al doaz?
Gustura lan egiten al dugu?
Zein aldakuntza sartu beharko genituzke?
Nola eraman ditzakegu aurrera antzemandako hobekuntzak? |
Gelako ikasle guztiak aurreratu ahal izan dute?
Egindako elkarlanaren esker, ideia eta errekurtso berriak eskuratu al ditugu?
Hurrengorako, zer aldatuko genuke? |
4. ERANSKINA: TUTORETZA PLANA EBALUATZEKO TRESNA
|
IKASTURTEKO TUTORETZA HELBURUAK |
ZIKLOKO BALORAZIOA (AURRERA ERAMAN DITUGUN EKINTZAK) |
|
|
|
|
HURRENGO IKASTURTERAKO PROPOSATZEN DIREN HELBURUAK |
|
|
|
|
|
EREMUAK |
BURUTU DA: BAI/ EZ |
BALORAZIOA |
PROPOSAMENAK |
|||
|
IKASLEEKIN
|
BAKARKA
|
|
|
|
||
TALDEAN
|
|
|
|
|||
|
IRAKASLEEKIN
|
BAKARKA
|
|
|
|
||
TALDEAN
|
|
|
|
|||
|
GURASOEKIN |
BAKARKA
|
|
|
|
||
|
TALDEAN
|
|
|
|
|||



