.

.

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Home Ikastetxea Hezkuntza eskeintza
Aita Iparragirreko hezkuntza eskeintza

Hezkuntza eskaintza

Gure eskolak, Hezkuntza Eskaintza hau du, besteak beste, gaur egun:

 

 a.   Haur hezkuntza 2-6 urte bitarteko etapa

Haurra da gure hezkuntza ibilbidearen protagonista bakarra. Prozesu indibidualak errespetatuz garapen integral eta orekatua bultzatzea da gure xede nagusia. Komunikazio bide egokiak eraiki eta gurasoen partehartze zuzena bideratzea da helburua.
Beharrezkoak diren balioen heziketan lehenengo urratsak ematen hasi eta elkarbizitza osasuntsua bultzatzen dugu, gaur egungo etapatik abiatuta etorkizunera begira.

 

b. Lehen hezkuntza 6-12 urte bitarteko etapa

Pertsona modura garapen integrala lortzea da xedea. Komunikazio bide egokiak eraiki eta gurasoen partehartze zuzena bideratzea da helburua. Gizartean bizitzeko eta planteatzen zaizkion arazoei aurre egiteko baliabideak aurkitzen lagunduko diogu. Aldi honetan, umeak logika eta arrazonamendua garatzen ditu, ingurua behatzen eta ezagutzen du, eta ulermen nahiz espresiorako tresnak eskuratzen ditu.

 

d.   Hizkuntza

 

Euskara oinarri hartuta, beste hizkuntza eta kulturetara zabalik egotea ahalbideratzen dugu:

 

§        D hizkuntza eredua.

§        Ingelesa, 4 urtetatik hasita.

§        Gaztelania, 4 urtetik aurrera.

 

 

e.    Aholkularitza eta laguntza zerbitzua:

Tutore eta irakasleekin batera, ikasleek garapen ebolutibo orokorrean eduki ditzaketen gorabeherak aztertu eta bideratzeko, lan talde hau osatzen dugu:

§        Kontsultorea

§        Pedagogia Terapeutikako irakaslea (PT).

Beharren arabera (Berritzegunekoak ):

§        Entzumen eta mintzameneko irakaslea (logopeda).

§        Heziketa premia berezietako teknikariak (laguntzaileak).

§        Fisioterapeuta

 

f.      Instalazio eta zerbitzu egokiak:

 

§        Barruko eta kanpoko ekintzak burutzeko gimnasilekuak, informatika gela, psikomotrizitate gela, ...

§        Garraioa, jangela, ,...

§        Zaintza (Guraso Elkarteak kudeatuta).

 

 

 

Hizkuntza

Bilatu

Kalitatea rekorte

Egutegia

<<  Otsaila 2012  >>
 Al  As  Az  Og  Or  Lr  Ig 
    1  2  3  4  5
  6  7  8  9101112
13141516171819
20212223242526
272829