2010 -2011ko IKASTURTE HASIERA
Ikasturte berriari hasiera emateko unea iritsi zaigunez,
ohar honen bidez Idiazabalgo Aita Iparragirre eskolak
jakinarazi nahi du, 2009-2010 kurtsoari irailaren 8an
emango zaiola hasiera.
Irailaren 17ra arte, goizez izango dira ekitaldiak,
horrelakoetan ohikoa den ordutegiarekin:
- Lehen Hezkuntzako ikasleak: 9:00tatik 13:00ra.
- Haur Hezkuntzako 3,4 eta 5 urteko ikasleak: 9:00tatik 12:30etara (13:00ak arte, horrela behar dutenek, geratzeko aukera izango dute)
- 2 urteko haurren gurasooi, banaka deituko zaizue etxera.
* Oharra: Goizeko zaintza ( Bi urteko ikasleena izan ezik )
garraioa, jangela,eta Oinezkoen trena irailaren 8an hasiko dira.
Garraioa, goizeko 9etan eta 14:30etan ( jangelako
erabiltzaileentzat bakarrik ) izango da.
Zehaztasun gehiago nahi izanez gero dei ezazue eskolara
(943 187151).
Idiazabalen, 2.010ko irailaren 3an



