Idiazabal, gazta ospetsuari izena eman dion herria, N1 errepidean, Donostiatik 50 kmtara kokatuta dugu. Gipuzkoako herri zabalenetakoa da, 22,7 km karratu ditu. Inguruko mendiak Atxuri, Atxu, Goikogaina eta Sta. Barbara ditu. Gaur egun 2.050 biztanle ditu, gehienak euskaldunak.
Mikel Goiaingeruaren Elizan egin behar lehen geldialdia. XII-XIII. mendeen artean eginiko atari erromaniko-gotikoa du. Eliza berriz XVII. mendekoa. Bisitatu beharrekoa, Gurutzetako ermita, herriko eraikuntza zaharrenetakoa,baita XI eta XIV mendeko zenbait baserri ere .Aipatzeko modukoak, baita ere, mende honen haseran eginiko etxe dotoreak: Pilarenea, Txomenarenea, Jauregialzorenea, Kultur etxea...Herriko edozein denda edo tabernetan gazta on bat erosi eta gero lasaitasun haundia aurkituko dugu herriaren erdian kokatuta dagoen Txomenareneko parkean.
Istoriari dagokionez, X eta XI. mendean, biztanleak, zenbait baserritan bizi ziren, 1384an sinatzen du Segurarekin auzokidetasun agiria, 1615ko otsailaren 4 tik aurrera villa da.
Ospakizunak : Herriko Festak Otsailak 3an, San Blas egunean, ospatzen dira ; maiatzaren lehen igandean Gazta Eguna; San Adriango Kobara Erromerria Korpus Christi aurreko igandean eta Ursuaran auzoko Festak irailak 29an, San Miguel egunean.



Herria